ZERBITZUAK
ZERGA AHOLKULARITZA
BRINTZAk enpresa txiki eta ertainentzako zerga-aholkularitzan adituak diren hainbat profesional ditu. Eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak hauexek dira:
- Zerga-aholkularitza osoa; enpresa baten barruan izaten diren gertakari ekonomikoen plangintza fiskal egokia egiten du horiei dagozkien zerga-kargak ahalik eta modurik zentzuzkoenean antolatzeko.
- Bezeroak dituzten premien araberako Zerga Azterketak egiten ditu.
- Zergen inguruko galderei erantzuten die.
- Hainbat eratako zerga-aitorpenak prestatzen eta aurkezten laguntzen du, adibidez:
- Zentsuari dagozkion Altak, Bajak eta aldaerak
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergari dagozkion Altak, Bajak eta aldaerak
- Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zerga
- Ondarearen gaineko zerga
- Sozietateen gaineko Zerga
- Balio Erantsiaren gaineko Zerga
- Hirugarrengoekin egin beharreko eragiketak
- Zerga bereziak
- Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga
- Oinordetza eta Dohaintzen gaineko zerga
- Zergen atxikipenak eta konturako ordainketak
Zerga-ikuskaritzako erakundeen aurrean laguntza, ordezkaritza eta defentsa egiten du.