LEGE-OHARRA ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

34/2002 Legearen II. kapituluari jarraituz, jakinarazten dugu WEB hau (www.brintza.com) BRINTZA, S.L.-ren jabetzapekoa dela (IFK: B20330262, helbide fiskala: Urbieta kalea, 15, 20120 - HERNANI (Gipuzkoa), Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: T 996, F 154, S 8, H SS 491, I/A 1).

BRINTZA, S.L.-k une oro beteko ditu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko gaur egungo araudia eta Merkataritza Elektronikoari buruzko Legea (IGMEZ), baita arlo horretako eguneratze eta araudi berriak ere, halakorik suertatuz gero.

WEBGUNEAREN EDUKIA, LEGE-BALDINTZAK ETA ERANTZUKIZUNAK

Webgunearen titularrak edo kolaboratzaileek webgunean idatzitako edukien helburua informatzea da soilik; hortaz, ezin dira inongo kasutan hartu ezein aholkularitza profesional motaren ordezkotzat. Hala, BRINTZA, S.L.-k ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileak webguneko akats, oker edo omisioen ondorioz min edo kalterik sufrituz gero.

BRINTZA, S.L.-k eskubidea du bere webguneko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, aldez aurretik jakinarazi gabe, are informaziorako sarbidea mugatzeko edo ukatzeko.
Webguneko loturen (estekak) helburua, baldin eta halakorik badago, informatzea da soilik, eta inongo kasutan ez dakar haiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo aitorpenik.

BRINTZA, S.L.-k ez du erantzukizunik hartuko berak sortuak ez diren informazioen egiazkotasunaren inguruan, ezta esteka bidez kontsultatu daitezkeen hirugarrenen webguneetako informazioen egiazkotasunaren inguruan ere, hau da, informazio hori erabiltzearen ondorioz kalterik sortuko balitz, ez luke inongo erantzukizunik hartuko bere gain.

BRINTZA, S.L.-ren ardura da webgunearen funtzionamendua egokia izatea, baina ez du bermatzen ez azkartasunik, ez eteterik egongo ez denik, ez birusik edo beste elementu kaltegarririk egongo ez denik eta halakoek sistema informatikoak, dokumentu elektronikoak edo erabiltzaileen fitxategiak kaltetu edo aldatuko ez dituztenik. Horrenbestez, BRINTZA, S.L.-k ez du ordainik emango elementuok erabiltzaileari edo hirugarrenei eragindako min edo kalteengatik.

Era berean, BRINTZA, S.L. eta haren kolaboratzaile, bazkide, langile eta ordezkari ezin dira hartu webgune honen erabileratik eratorritako edozein kalteren edo webguneko informazio-oinarria erabiliz egindako edozein ekintzaren erantzuletzat.

WEBGUNEKO EDUKIEN JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Webgune honetako eduki guztien (testuak, irudiak, diseinua, etab.) jabetza intelektualeko eskubidea BRINTZA, S.L.-ri dagokio, edo, bestela, badago egileen lizentzia edo berariazko baimena.

Debekatuta dago webguneko edukia edo haren elementuren bat erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea edo aurkeztea, partzialki edo osorik, merkataritza-helburuekin, are iturria aitortuta ere, baldin eta BRINTZA, S.L.-k berariazko baimen idatzirik ematen ez badu.

Baimena ematen da webguneko edukiren bat edo batzuk aldi baterako gordetzeko edo erreproduzitzeko, baldin eta helburua erabilera pertsonal soila bada.

Webgune honetako merkataritza-izen, logo, marka edo orotariko zeinuak haien jabeen jabetzapean daude, eta legeak babestuta.

PRIBATUTASUN-POLITIKA

Erabiltzaileak bere borondatez emandako datuak (harremanetarako inprimakiaren bidez, posta edo posta elektroniko bidez, edo telefono bidez) BRINTZA, S.L.-ren ardurapean bildu eta tratatu ahalko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko indarreko araudian jasotako mugen eta eskubideen arabera, eta helburua izanik haren eskaera bete eta gure zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzea.

Erabiltzaileak bermatuko du eta haren ardura izango da, kasu guztietan, emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta egiazkoak izatea, eta konpromisoa hartuko du behar bezala eguneratuak izateko. BRINTZA, S.L.-k ez du izango horren gaineko inongo erantzukizunik.

Erabiltzaileak bere posta elektronikoa edo telefono mugikorraren zenbakia ematen duen unetik, baimena ematen du hura harremanetarako bide gisa erabiltzeko; baita kontsultekin, eskabideekin edo enpresaren jarduerarekin loturiko merkataritza-informazioa bidaltzeko ere. Nolanahi ere, baimen hori bertan behera utz daiteke edozein unetan.

Kontsulta bat egitean merkataritza-komunikazioak bidaltzea onartzean, erabiltzaileak baimena ematen dio BRINTZA, S.L.-ri beraren datuak gorde ditzan; hartara, informazioa bidaliko dio beraren kontsultekin edo enpresaren jarduerarekin loturiko edozein gairi buruz. Baimen hori edozein unetan utz daiteke bertan behera. Bestela, kontsultari erantzun ondoren, haren datuak suntsituko dira.

BRINTZA, S.L.-k ez die hirugarrenei inoiz lagako erabiltzailearekin loturiko daturik, ez behintzat aurretik horren berri eman gabe eta berariazko baimenik eskatu gabe, salbu legeak arauturiko kasuetan.

Bi aldeen artean harremanen bat sortzen bada eta horren ondorioz BRINTZA, S.L.-k nolabaiteko aholkularitzaren bat ematen badu enpresaren jarduerarekin lotuta (kontabilitatea, lan-arloa, zerga-arloa, lege-arloa, eta abar), datu pertsonalen arduradunak (pertsona fisiko edo juridikoa) datu pertsonalen bat ematen badu, haren tratamenduan zorrotz beteko dira bi aldeen artean adosturiko kontratua, Datuak Babesteari buruzko araudia eta emandako zerbitzuekin loturiko beste edozein.

BRINTZA, S.L.-k bildu eta trataturiko datuen tratamendurako, segurtasun-neurriak, teknikoak eta antolaketakoak hartu dira, egokitzat jotzen baitira datuen pribatutasuna bermatzeko, daturik ez galtzeko, ez gaizki erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik gabe sarbiderik ez izateko eta ez lapurtzeko, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko arauak betez.

Edozein pertsonak du eskubidea egiaztapen bat jasotzeko eta jakiteko ea BRINTZA, S.L.-n dagozkion datu pertsonalak tratatzen diren ala ez.

Alde horretatik, Datuak Babesteari buruzko araudiak eskubide hauek aitortzen dizkie interesdunei:

  • BRINTZA, S.L.-k dauzkan eta tratatzen dituen datu pertsonaletarako sarbidea izatea, eta datu zehaztugabeak zuzentzeko edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzea, baldin eta datuok beharrezkoak ez badira hasierako helburuetarako.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskatzea, egoera jakin batzuetan. Hala, erreklamazioak egiteko edo defenditzeko besterik ez lirateke erabiliko
  • Uko egitea BRINTZA, S.L.-k datuen gainean tratamenduren bat egiteari, nahiz aurretik horretarako baimena eman, baldin eta tratamendua egiten segitzeko lege-arrazoirik ez badago.
  • BRINTZA, S.L.-ri emandako datu pertsonalak jasotzea formatu egituratu batean, erabilera komunerako eta irakurketa mekanikorako, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzea baldintza jakin batzuetan.

Interesdunak (edo haren lege-arduradunak) edozein eskubideri heldu ahalko dio, eskaera ohiko posta bidez bidaliz BRINTZA, S.L.-ren helbide sozialera (Urbieta kalea, 15, 20120 HERNANI, Gipuzkoa) edo mezu elektroniko bat bidaliz brintza@brintza.com helbidera; bi kasuetan, «Gaia: S.Z.B.M.O.E. eskubideak» adierazi beharko da, baita bidaltzailearen identitatea egiaztatzeko lege-dokumenturen baten kopia bat ere, gaiari buruzko araudiak eskatzen duen bezala.

Erabiltzaileari irudituz gero bere eskubideak ez direla behar bezala zaindu, gaiari buruzko kontrol-autoritate eskumendunera jo ahalko du (Datuen Babeserako Agentzia  www.agpd.es).

Erabiltzaileak berariaz eskatuz gero edo hasiera batean bildu ziren helbururako beharrezkoak izateari utziz gero, datuak indargabetuko dira, eta lege-betebeharrak eta -erantzukizunak betetzeko beharrezkoak direnak soilik gordeko (baldin eta halakorik badago), betebehar eta erantzukizunok irauten duten bitartean.

LEGEAK

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeak betetzen dituzte, eta Gipuzkoako epaitegi eta auzitegiek dute eskumena haien interpretazioari, aplikazioari eta betetzeari buruzko galderen berri izateko. Erabiltzaileek, lege-ohar honetan bilduriko baldintza orokorrak onartzen dituzten heinean, berariaz uko egiten diote indarreko Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz legozkiekeen edozein eskumeni.

ERABILTZAILEEN ERABILERA ETA SARBIDEA

Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgunean, bere gain eta galorde.

Erabiltzaileak jaso du informazioa, eta onartzen du webgunearen zerbitzuetara sartzeak eta haiek erabiltzeak pribatutasun-politika hau eta webgunearen erabilera-baldintzak onartzea dakarrela.

BRINTZA, S.L.-k badu eskubidea bere pribatutasun-politikaren alderdiren bat aldatzeko, eta lege-, jurisprudentzia- eta administrazio-berrikuntzetara zein datuak egoki tratatzeari begira sorturiko premietara egokitzeko.

Hori dela eta, erabiltzaileei gomendatzen zaie pribatutasun-politika kontsultatzeko beren datuak bidali aurretik.

COOKIE-EI BURUZKO POLITIKA

Nabigatzailean cookie-ak instalatzeko, beharrezkoa da zuk esanbidezko adostasuna adieraztea, non eta cookie-ak ez diren:

  • beharrezkoak, errazago nabigatzeko eta informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko segurtasun-neurriak aplikatzeko;
  • ezinbestekoak, zuk berariaz eskaturiko zerbitzua emateko.

Gure webgunean erabiltzen ditugun gainerako cookie-ei dagokienez, baimena ematen baduzu gure cookie-en politikari buruzko popup lege-oharra onartuz, politika honetan adierazitako helburuekin erabiliko ditugu.

Zer da cookie bat?

Cookie bat testu-fitxategi txiki bat da, erabiltzailearen terminalean deskargatzen eta gordetzen dena (PCan, smartphonean, tabletan…) webgune batera sartzean. Badira zenbait cookie mota, eta askotariko helburuak izan ditzakete. Esate baterako, cookiek erabil daitezke hautaturiko hizkuntza gogoratzeko, webgunea pertsonalizatzeko, saioaren hasiera gogoratzeko, eskaera baten elementuak gogoratzeko, segurtasun-elementuak erabiltzeko, sare sozialetan edukiak partekatzeko, erabiltzailearen nabigatzaile mota gogoratzeko (efizientzia hobetzeko), geolokalizaziorako, webguneko bisitak eta jokabideak aztertzeko, publizitate pertsonalizatua emateko, eta webguneko mugimenduen segimenduak egiteko eta erabilera-profilak lantzeko.

Zer cookie mota bereizten dira?

Oro har, esan daiteke bi cookie mota daudela: saioko cookie-ak eta cookie iraunkorrak. Saioko cookie-ak aldi baterako sortzen dira; hortaz, webgunetik atera orduko, automatikoki ezabatzen dira. Cookie iraunkorrak, berriz, gailuan gordeta geratzen dira, eta cookie-ak sortu zituen orri espezifikoan berriz sartzean aktibatzen dira. Hala, nabigatzaileko azpikarpetan geratzen da denbora jakin baterako; zehazki, fitxategiaren iraupen-denboratzat jotzen den tarterako.

Bestalde, cookie-ak propioak edo hirugarrenenak izan daitezke. Cookie propioak geuk sortzen ditugu, eta geuk daukagu haien erabileraren eta ezabatzearen gaineko kontrola. Hirugarrenenak, berriz, zerbitzuak ematen dizkiguten entitateek sortzen dituzte; zerbitzuon artean daude, esate baterako, gure webguneko trafikoa aztertzea, hirugarrenen bideoak ikustea edo sare sozialekin konektatzea. Jakinarazten dizugu ezin dugula inongo kontrolik izan halako cookie-en eta haien sortzaileen pribatutasun-politiken gainean. Hona hemen gure webgunean erabiltzen ditugun cookie-en taula deskriptibo bat. Zalantzarik baduzu cookie horiei buruz, gomendatzen dizugu fabrikatzailearengana jotzea, adierazitako loturen bitartez (nolanahi ere, nahi beste cookie desaktiba ditzakezu).

Nork dauka cookie-etarako sarbidea?

Cookie-ak sortu dituen entitateak edo enpresak bakarrik dauka haiekiko sarbidea.

Zer informazio bil dezake cookie batek?

Askotariko informazioa bil dezake cookie batek. Hona adibide batzuk (baina ez denak):

  • Erabiltzailearen IPa.

  • Jatorrizko webgunea.
  • Webgunean sartzeko bilatzaileetan erabilitako terminoa.
  • Webgunean bisitaturiko guneak.
  • Aukeraturiko produktuak.
  • Erregistro- edo eskaera-inprimakien edukia.
  • Saioaren IPa.
  • Arakatzaileari eta gailuari, sistema eragileari, konexio-abiadurari eta bisualizazio-konfigurazioari buruzko informazioa.

Zer cookie erabiltzen dira webgune honetan?

Webgune honetan, taula honetan adierazitako cookie-ak erabiltzen dira:

  • Beharrezko cookie-ak: ezinbestekoak dira erabiltzaileak eskaturiko zerbitzuak emateko. Cookie horiek desaktibatuz gero, ez dituzu behar bezala jasoko gure eduki eta zerbitzuak.
  • Cookie analitikoak: gure zerbitzuak hobetzeko erabiltzen ditugu, gure webgunearen erabiltzaileen portaera aztertzeko balio duten heinean. Horretarako, hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu. Cookie horiek desaktibatuz gero, gure zerbitzuak jasotzen jarraituko duzu, baina guk ez dugu izango gure bezeroen jardunaren berri, eta, horrenbestez, ezin hobetuko dugu gure zerbitzua.

Gure webgunean erabilitako cookie-ak:

COOKIE PROPIOAK:
Cookie-ak Helburua Iraupena Beharrezkoa/hautazkoa
PHPSESSID PHP hizkuntzaren bidez saioko aldagaiak web-zerbitzarian gordetzea. Beharrezkoa da inprimakiak bidaltzeko. Saioarekin batera iraungitzen da. Beharrezkoa
HIRUGARRENEN COOKIE-AK
Cookie-ak Jabea Helburua Iraupena Beharrezkoa/hautazkoa
_ga Google Analytics Erabiltzailea bereiztea. 2 urte Hautazkoa
_gid Google Analytics Erabiltzailea bereiztea. 1 egun Hautazkoa

Nola desaktiba ditzaket cookie-ak?

Erabiltzaileak cookie operatiboak hautatu edo desaktiba ditzake, honela:

Hirugarrenen erantzukizuna

Kontuan izan guk ezin dugula erantzukizunik hartu hirugarrenen pribatutasun-politiken edukiaren, egiazkotasunaren eta betetzearen gainean. Ondorioz, gure webgunean nabigatzea onartzen baduzu hirugarrenen cookie-ak onartuz, adierazten duzu baldintzen jakinaren gainean zaudela. Horrenbestez, BRINTZA S.L. salbuetsita dago hirugarrenek beren pribatutasunean eragindako kalte, galera edo injerentzien gaineko edozein erantzukizunetatik, izan zuzenekoa, izan zeharkakoa.

BRINTZA, SL

Urbieta, 15 -20120 Hernani- Tel.:943 33 12 67